domingo, 13 de enero de 2013

LAPBOOK ETXEA

Kostatu zaigu baina badaukagu, gure lehenengo lapbooka. Aukeratutatko gaia "ETXEA" izan da. Gai hau, oporrak baino lehen hasi ziren lantzen lehenengo mailakoak eta aste honetan bukatu dute.
Laguntza gelako ikasleek lapbooka eramango dute etxean, proposatutako jarduerak gurasoekin egiteko finkatzeko moduan. Aste honetan, gelan bertan erabili dugu baina orain ikasle eta gurasoei dagokie erabiltzea.
Blog honetan ipinitako materiala ere erabili dugu eta baita aurrean duzuena ere.

Eta zer esan, ezinbestekoak ARASAAC piktogramak izan dira.

Argazki batzuk egin ditugu denori erakusteko. Oso ideia polita iruditu zaigu eta orain gurasoen iritzia jakin nahi dugu, ea animatzen diren haiek ere bat prestatzera.

Hurrengoa, 6.mailako ikasleekin prestatu nahi dugu. Europa ikasiko dute, eta horretarako ikasle bakoitzak estatu bat aukeratuko du eta honi buruz ikasleak prestatuko du. Guk aldez aurretik oinarrizko gidoi eta eredu bat erakutsiko diogu.





Nire ahizpak lagundu dit poltsak eta gutunazalak prestatzen, nola aurkeztu argazkiak...



2 comentarios:

  1. Izugarrizko lana, bikaina!!! poltsatxoak, txartelak, koloreak... dena.

    ResponderEliminar
  2. Eskerrik asko Idoia, baina ahizparen laguntzarekin... errazago izan da.

    ResponderEliminar