Mostrando entradas con la etiqueta Liburuaren eguna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Liburuaren eguna. Mostrar todas las entradas

2018-04-25

APIRILAK 23, LIBURUAREN EGUNA

Apirilak 23an, zenbait jarduera antolatu genuen eskolan. Besteak beste: zirkuituak, orri-markatzaileak, liburu-azoka, liburu-erakustaldia, ipuin-kontaketa....

Jarraian egindako argazki batzuk:









2013-04-23

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA - LIBURUAREN ASTEA

Gaur eskolan, Liburuaren eguna ospatu dugu, baina aste honetan zehar, jarduera ezberdinak antolatuta daude. Programa, aurreko sarrera batean duzue.

Lehendabizi eskola girotu dugu.

Arratsaldean, ikasle batzuen senideak urbildu dira eskolara irakurtzera: euskeraz, errumaniarrez, katalanez...







EUSKAL IDAZLEEN TXOKOA

Eskerrik asko antolatu duten irakasleei.

2013-04-16

LIBURUAREN EGUNA - DÍA DEL LIBRO

Eskolan, Liburuaren eguna prestakuntza hasi da.
Aurreko sarrerak: LOTURA

Lupa-liburuak arrakasta izugarria izan zuen:
 

Bestalde, nire ahizpa oso trebea da eskulanetan eta besteak beste, orrialde erakusle originalak sortu ditu. 
Bere blogeko lotura  uzten dut:

 


2012-05-17

Miren, nunca mais

Aurreko hiruhilabetean, 6. mailako ikasleek liburu hau irakurri zuten, Pako Aristik idatzitakoa. Idazlea eskolara etorri zen eta ikasleek oso ondo prestatu zuten saio hori. (Bisitari buruzko informazioa eskolako blogean duzue). Irakasleok, liburu hau lantzeko, jarduera batzuk prestatu genituen eta hona hemen emaitza. Oso gustora irakurri zituzten Mirenen abenturak eta benetan egokia adin honetako ikasleentzat.

2012-04-24

LUPA-LIBURUA


María José Fanoren blogean "DESVÁN DE PALABRAS", ideia hau ikusi nuen. Berak oso ondo azaldu zuen nola egin eta Liburuaren eguna ospatzeko, aproposa iruditu zitzaidan. Oso egokia gure ikasleentzat eta lan honekin parte hartu zuten eskolako jardueretan. Lan eta lan ibili ziren, gustora eta emaitza ikusitakoan pozik zeuden. Orain, eskolan dago denok ikusteko, baina berehala eramango dute etxera guraso eta familiakoei erakusteko. Lankideei ere oso ideia ona iruditu zitzaien eta datorren urterako ziur nago gehiago prestatuko ditugula.

Esta idea del "Libro - lupa", la vi en el blog de María José Fano "Desván de palabras". Lo había explicado muy bien cómo hacerlo en un sencillo video. Con esta actividad, nuestros alumnos podían tomar parte dentro de las actividades del Día del Libro, con un trabajo original y para nosotras novedoso. Estuvieron muy aplicados y les iba gustando cómo iba quedando. Lo enseñaron muy orgullosos a sus compañeros. Ahora está expuesto en el cole, pero pronto lo llevarán a casa para enseñarlo a sus familiares y amigos. Seguro que el curso que viene, tenemos más libros-lupa, porque la idea ha sido muy bien acogida. Gracias María José por habérnosla hecho partícipe.

María José es especialista en Audición y Lenguaje y en Pedagogía Terapeútica. Podeís pasaros por su blog para ver la cantidad de recursos y materiales que comparte.

2012-04-18

APIRILAK 23, LIBURUAREN EGUNA

Datorren apirilaren 23an liburuaren eguna ospatuko dugu. Orrialde-erakusleak egiteko, eredu batzuk prestatu ditugu.
Haur Hezkuntzan, Edurnezuri ipuina irakurtzen ari dira, horregatik Edurnezuri eta ipotx baten irudiak aukeratu ditugu.


2010-04-23

Liburuaren eguna


Gaur eskolan liburuaren eguna ospatu dugu. Eskolakoek aktibitate ezberdinak prestatu ditugu: ipuin irakurketa, ipuinak idatzi, olerkiak, ipuin erakusketak... Laguntza gelakoek olerki eta abesti koadernoa prestatu dugu. Orain etxera eramango dugu gurasoekin irakurtzeko.