Mostrando entradas con la etiqueta Irteerak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Irteerak. Mostrar todas las entradas

2017-03-24

SAN TELMO KALEJIRA I - DONOSTIA EZAGUTZEN

Atzo LH 4 mailakoek San Telmo Museoak antolatzen duen KALEJIRA jarduera egin genuen. Eskerrak eguraldi ona izan genuen!!!


HEMEN, SAN TELMO  MUSEOAK DITUEN PROPOSAMEN DIDAKTIKOAK.


2016-10-29

AROTZ ENEA 2016, 2 MAILA

Gure 2. mailako ikasleak Arotz-Enean, Etxarrin (Nafarroan), bi egun pasa dira. Eguralditik hasita, dena oso ondo atera da. Denok gustora ibili gara eta momentu politak lagunekin disfrutatzeko aukera izan dugu. Baita naturari buruz ikasteko ere. Berehala argazki guztiak tutoreek zintzilikatuko dituzte...
PAISAIA

MENDITIK
 
ETXEA, ATERPEA

HERRIKO ETXEERAKO ATEAK (EGUZKILOREAK)

MIRUAK, janarien bila


Hemos pasado dos dias formidables en Arotz Enea. Toda ha salido estupendo, el tiempo nos ha ayudado, hemos estado con los amigos y  aprendido sobre la naturaleza. Pronto veremos todas las fotos.

2016-10-08

AUZOA EZAGUTZEN

BIOALTZA taldearen eskutik, aurreko ostegunean ibilbide polit bat egin genuen eta Molinao auzoa hobeto ezagutu genuen.
Bidean, besteak beste, aukera izan genuen  irudi hauek lortzeko:







2016-04-29

Sagardoa nola egiten den. Sagardo Etxean

Aste honetan Sagardo Etxean eta Gartziategi sagardotegian izan gara, Astigarragan, eta sagardoaren prozesua ikasi dugu. Egun ederra pasa genuen. Bisita eta gero, Astigarragako frontoian bazkaldu genuen, euririk gabe. Hemen taldeko argazki batzuk:
 Taldeko argazkia, 3. eta 4. maila
 Sagarrak nola jaso

 Azalpenak entzuten

Sagar zukua edaten.

 Hamaiketako ordua




Sagardoa nola egiten den: Loretik upelera (Diaporama)


Eta ikasitakoa birpasatzeko lan fitxa hau prestatu dugu (Irudien iturria: Internetetik hartuta).

2011-06-20

DONOSTIAKO AQUARIUM - IRTEERA




Aurten, gure asmoa izan da irteera bat egitea, talde txikian. Ikasturtea ondo bukatzeko, erabaki genuen Donostiako Aquariuma bisitatzea. Egun hori, aurreko asteartean izan zen, eguraldi ederra izan genuen. Oso irteera polita, denak pozik, oso giro atsegina denon artean, gustora, interes handiarekin arrain eta besteak ezagutzeko...Marrazoek nola jaten duten ikusi genuen, olagarroa ikutu, itsas-izarrak, itsas-zaldiak... Argazki asko egin genituen gure lagunei erakusteko eta azaltzeko ikasi genuena. Datorren ikasturtea beste bat edo gehiago egitea pentsatu dugu, agian irlaraino, untzi-museoa, Urgullera, Miramonera...
Hau, gure kurtso bukaerako agurra da, ondo pasa eta iraila arte!!!