Mostrando entradas con la etiqueta Natur Zientziak 4. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Natur Zientziak 4. Mostrar todas las entradas

2020-05-19

XABOIA BIRUSAREN KONTRA - ESPERIMENTUA

Josek hurrengo esperimentu hau proposatu digu:


Etxean ere egin dezakezue: BEHAR DUGUN MATERIALA
 ● Platera
 ● Ura eta xaboia (Fairy) 
● Kafe hautsa edo uretan flotatzen duen zerbait,piperbeltza adibidez esperimentuan bezala

 ESPERIMENTUA EGITEKO URRATSAK
 1.-Jarri ura plateran eta kafe soluble pixka bat jarri gainean flotatzen
 2.- Har ezazu behatz puntan xaboi pixka bat eta plateraren ertz batean, uretan jarri .

Behatu ondoren, erantzun:
 1. Zer gertatzen da xaboia uretan jarri ondoren?
 2. Kafearen ordez birusak izango balira, zer ikusia du xaboiak mikrobioak uxatzearekin?
 3. Zer ikasi dugu ?

2020-03-24

DONOSTIAKO AQUARIUMA

Donostiako aquariuma itxita dago, baina bere web orrian itsas animalien informazioa, bideoak eta argazkiak aurkituko ditugu. Horiei buruzko materialak ere deskarga ditzakegu, eta koloreztatu, galderak egin, ipuinak irakurri...

2020-03-18

ANIMALIAK: BARRASKILOA

LH4 mailakoek animalia bati buruzko informazioa bilatu behar duzue.
Jarraian, eskematxo bat duzue laguntzeko.
Informazio honekin fitxa bat beteko duzue.
Lan honetan laguntzeko bideo batzuk eskeintzen dizkizuegu:



MATERIAL OSAGARRIA 
ITURRIA: UR TANTAK ITSASOAN BAT (Idoia Lariz)


2020-03-16

ANIMALIAK

ITURRIA: Idoia Lariz (UR TANTAK ITSASOAN BAT)

Beste proposamen bat hemen duzue.

Ea asmatzen duzuen zer animalia den
Horretarako, lehendabizi, hasierako orria ondo irakurri. Jarraian, azken orrialdetan (11-13) agertzen diren animalien izenak, koadernoan idatzi. Gero, 2 orritik aurrera agertzen den informazioarekin ea asmatzen duzuen zein den.