domingo, 6 de enero de 2013

DONOSTIAKO ANTZINAKO MARTXA

Berriro eskolara, eta berehala Danborrada entseguak hasiko dira. Aurten berezia izango da eta Antzinako martza gure danborjoleek joko dute.





Gure hiria eraiki zeneko 200. urteurrena ospatuko da eta martxa honekin, urtarrilaren 19an  festari hasiera emango dio.

ITURRIA:  IRUTXULO HITZA

"Datorren urtarrilaren 19an, haur eta helduen danborradek Donostiako antzinako martxa joko dute. Konposizio hau 1813an hiriko ereserkia zen. Hiria berreraiki zuteneko bigarren mendeurrena ospatzeko lehen ekitaldia izango da. Pieza hau nola zuzendu behar den azaltzen duen bideoa plazaratu du Udalak bere webgunean.
Melodia zaharra
Gaur egungo San Sebastian Martxa Raimundo Sarriegik konposatu zuen, 1860an. Sarriegi hiriko hainbat konpartsaren eta himnoren egilea da. Bigarren Mendeurrena dela eta, Donostiako antzinako himnoa berreskuratuko dute. Doinu hau lehenagokoa da, XVII. edo XVIII. mendekoa.
Hiria suntsitu eta berreraiki eta birsortzea erabaki ondoren, gogo bizia suspertu zen eta giro horretan inauterietako konpartsak (jostunenak, ijito andaluziarrenak…). Sorkuntza handiko garai horietan jaio zen danborrada, beste konpartsa baten antzera, eta pieza hau garai horietakoa da, nahiz eta melodia zaharragoa izan. Iztuetaren kantu zaharren bilduman agertzen da (1827). Jose Juan Santestebanek, Donostiako XIX. mendeko musikaren maisu eta Raimundo Sarriegiren irakasleak, bildu eta moldatu zuen."

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada