2018-02-20

2018-02-02

SANTA AGEDA KOPLAK



 Gaur 5. mailako ikasleak auzoko denda batzuetara joan dira asmatutako koplak abestera.










 1. Taldea
Kaixo egunon tabernakoei
eskolakoak gu gara
leku hontara etorri gara
 gure koplak abestera


Gu badakigu zer daukazuen
zuen taberna honetan
oso atseginak zarete eta
esku zabalak benetan


Gu nahi ditugu zuen pintxoak
Oso onak daude eta
Freskagarriak ere nahi dugu
Santa Ageda bezperan

Eskerrik asko pintxoengatik
Eta entzuteagatik
Oso ondo pasatu dugu hemen
Agur mota denetarik




2.taldea

Kaixo egunon nola zaudete
Etorri gara abestera
Primeran pasatzera gatoz gu
Santa Ageda Bezpera.


Sukaldari onena zarela
Esan digute auzoan
Dastatzekotan etorri gara
Horregatik gaude plazan.

Pelotazoak eta jumperrak
Etorri gara eskatzeko
Bi poltsa emango al dizkiguzu
Gure tripak betetzeko.


Eskerrik asko guztiagatik
Primeran pasa dugu gu
Sobratu zaigun pelotazoak
Gustura jango ditugu.



3.taldea


                                                       Kaixo zer moduz zaudete denok
Gatoz koplak abestera
Irakasleak esan diguna
Etorri gara egitera


                                                            Aiton-amona etortzen dira
Erratzara jolastera
Goiza osoa pasatzen dute
Gainera oso gustora



Ikusi dugu taberna honetan
Pintxo tortilla onena
Gustura jango genuke denok
Soberan zuk daukazuna


Bagoaz berriz eskolara eta
Mila esker denagatik
Agur ondo pasa Santa Agedan
Eta ez pasa etxetik

4. taldea

Kaixo zer moduz zaude Itsaso
Okindegira gatoz gu
Batiko ohiturak gorde dezagun
Kantari hasi nahi dudu

Zure dendara etorri gara
Atsegina zarelako
Oso pozik gaude zure dendan
Gozokiak daudelako


Zure gozokiak nahi ditugu
Lagunekin banatzeko
Eta gu bazkaltzeko zain gaude
Laster etxera heltzeko


Eskerrik asko guztiagatik
Eskolara bueltan gara
Gure sabela beteta orduren
Bagoaz gure gelara

BIZTANLERIA ETA JARDUERA EKONOMIKOAK EUSKADIN