lunes, 20 de junio de 2011

DONOSTIAKO AQUARIUM - IRTEERA




Aurten, gure asmoa izan da irteera bat egitea, talde txikian. Ikasturtea ondo bukatzeko, erabaki genuen Donostiako Aquariuma bisitatzea. Egun hori, aurreko asteartean izan zen, eguraldi ederra izan genuen. Oso irteera polita, denak pozik, oso giro atsegina denon artean, gustora, interes handiarekin arrain eta besteak ezagutzeko...Marrazoek nola jaten duten ikusi genuen, olagarroa ikutu, itsas-izarrak, itsas-zaldiak... Argazki asko egin genituen gure lagunei erakusteko eta azaltzeko ikasi genuena. Datorren ikasturtea beste bat edo gehiago egitea pentsatu dugu, agian irlaraino, untzi-museoa, Urgullera, Miramonera...
Hau, gure kurtso bukaerako agurra da, ondo pasa eta iraila arte!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada