lunes, 24 de octubre de 2011

ARTIKUTZA

Seigarren mailako tutoreek irteera polita antolatu dute. Gaur Artikutzara joan gara. Naiz eta eguna oso haizetsua izan, eguraldia nahiko ondo portatu da gurekin. Ibilbide polita erakutsi digute hango monitoreek, eta besteak beste, zentral hidroelektriko zaharra ezagutu dugu (orain Energia gaia ikasi dugu). Baina, ikusgarriak benetan, hango paisaia. Guk ere argazkiak egin ditugu, eta saiatuko gara batzuk zinkilikatzen. Bitartean, erreportai hau aurkitu dugu eta hemen duzue, ea zer iruditzen zaizuen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada