
Esan nizun bezala, María, hemen duzu zure urtebetetzeko postala. Zer moduz pasa duzu eguna? Ziur nago oso ondo ibili zarela familia eta lagun guztiekin. Nik ere muxu handi bat bidaltzen dizut eta URTE BERRI ON. Kontuz mahatsekin!!!
Kaixo guztioi: Slidesharetik deskargatzeko sortzen ari diren arazoak direla eta, pixkanaka saiatuko naiz materiala Drivera igotzen eta karpetak partekatzen. Material zehatz bat behar baduzue eta deskargatzeko arazoak badituzue, utzi mezua iruzkinetan eta ahal dudanean bidaliko dizuet zuzenean.
Nire ama oso jostuna fina eta trebea izan da eta oraindik ere jostea asko gustatzen zaio. Beraz laguntza eskatu nion nire gelako panpinak baserritarrez jazteko, eta hemen duzue berak egindako jantziak. Oso dotore, eta Santo TOmas Egunean, gure azokan ere ipiniko ditugu.
Hemen dituzue, Gabonetako eskulan batzuk. Aurreko sarreretan ereduak zintzilikatu nituen, eta hemen guk egindakoak. Komuneko tutuak eta pintzak Sprayrekin tintatuta daude (purpurinaz), eta pegatinak, dendetan saltzen dituztenak.

SERAFIN BARRASKILOA, ipuina eta joku multimedia da, ONCE ETA NEO GRUPek sortutakoa. 