Blog honetatik, Euskeraren Eguna ospatzeko, hurrengo lotura hau zintzilikatuko dut.
"SU HAIETATIK HITZ HAUEK: Euskara Bretxako zirrikiturik arnasbide berrietara: 1813-2013".
(De aquellos fuegos estas palabras)
Testua: Aritz Gorrotxategi
Ilustrazioak: Arkaitz Barriola
Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak eta Euskal Idazleen Elkarteak, argitaratu dute.
" Aritz Gorrotxategi, idazlea, izan da liburuxkaren egilea; irudiak, berriz, Arkaitz Barriolak egin ditu. Bertan, euskara eta Donostia eskutik joan direla eta doazela adierazteko hamaika datu, pasarte eta gertaera bildu ditu: bisitari ospetsuek euskarari buruz idatzitakoak, donostiar idazleek aipaturikoak, bertsolaritza edota euskal antzerkigintzaren presentzia eta garrantzia Donostian, euskarazko publizitatea, prentsa edota kantagintza, ikastolen sorrera eta abar. Liburuxkaren ale bat Mailegu Zerbitzuan eska dezakezu, aleak agortu arte. www.suhaietatik.com web orrian ere eskura dago liburuxka.".
No hay comentarios:
Publicar un comentario