Mostrando entradas con la etiqueta Guk sortutako materiala. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Guk sortutako materiala. Mostrar todas las entradas

2011-05-16

GELAKO IZENAK IRAKURRI ETA IDATZI.


Esne eta zuku ontzietako tapoiak, erabili ditugu irakurtzeko materiala prestatzeko, baita mehe-motrizitatea lantzeko ere. Orain dela hilabete batzuk erakutsi nituen txartel batzuk kantitatea lantzeko. Orain, gelako lagunen izenak eta argazkiak kartoi handi baten gainean ipini ditugu eta aldamenean tapoiak hizkiekin, lagun bakoitzaren izena osatzeko.

2011-03-09

EGUTEGIA - GUK SORTUTAKO MATERIALA

Orain dela urte batzuk lagun batek, Fernando, egin zidan egutegi hau. Egurrezkoa da, eta hitzak eta marrazkiak eskuz eginda daude. Orain, txartel batzuk ere ingeleraz ipini ditugu. Urtea, hilabetea, asteko eguna, gaur, atzo eta bihar, hileko zenbakia, urtaroa eta eguraldia agertzen dira.

2011-03-08

GELAKO MATERIALA


Tapoi birziklatzeko ideia beste blogetik atera dut, "enelauladeapoyo" "el blog de los maestr@s de audición y lenguaje", "desván de palabras", "reciclando en la escuela", besteak beste. Haur hezkuntzako ikasleei asko gustatu zaie eta joku honen bidez, zenbakiak landuz gain, motrizitatea ere lantzen dugu.