Mostrando entradas con la etiqueta Danborrada. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Danborrada. Mostrar todas las entradas

2013-01-06

DONOSTIAKO ANTZINAKO MARTXA

Berriro eskolara, eta berehala Danborrada entseguak hasiko dira. Aurten berezia izango da eta Antzinako martza gure danborjoleek joko dute.





Gure hiria eraiki zeneko 200. urteurrena ospatuko da eta martxa honekin, urtarrilaren 19an  festari hasiera emango dio.

ITURRIA:  IRUTXULO HITZA

"Datorren urtarrilaren 19an, haur eta helduen danborradek Donostiako antzinako martxa joko dute. Konposizio hau 1813an hiriko ereserkia zen. Hiria berreraiki zuteneko bigarren mendeurrena ospatzeko lehen ekitaldia izango da. Pieza hau nola zuzendu behar den azaltzen duen bideoa plazaratu du Udalak bere webgunean.
Melodia zaharra
Gaur egungo San Sebastian Martxa Raimundo Sarriegik konposatu zuen, 1860an. Sarriegi hiriko hainbat konpartsaren eta himnoren egilea da. Bigarren Mendeurrena dela eta, Donostiako antzinako himnoa berreskuratuko dute. Doinu hau lehenagokoa da, XVII. edo XVIII. mendekoa.
Hiria suntsitu eta berreraiki eta birsortzea erabaki ondoren, gogo bizia suspertu zen eta giro horretan inauterietako konpartsak (jostunenak, ijito andaluziarrenak…). Sorkuntza handiko garai horietan jaio zen danborrada, beste konpartsa baten antzera, eta pieza hau garai horietakoa da, nahiz eta melodia zaharragoa izan. Iztuetaren kantu zaharren bilduman agertzen da (1827). Jose Juan Santestebanek, Donostiako XIX. mendeko musikaren maisu eta Raimundo Sarriegiren irakasleak, bildu eta moldatu zuen."

2011-01-17

DANBORRADA- ARGAZKI ZAHARRAK- FOTOS ANTIGUAS


Lagun batek, argazki zahar hauek bidali dizkit, Danborrada gaiarekin lotuta daudelako; ezagutzeak merezi du, ea gustatzen zaizuen! Un amigo me ha enviado estas fotos antiguas sobre tamborreros y Tamborrada.



Donostiari buruzko argazki zahar gehiago ikusi nahi duzue, hemen klikatu. Si quereis ver más fotos sobre San Sebastián antiguo, pulsad aquí.

2011-01-10

DONOSTIAKO MARTXA


Datorren astean, Donostiako Danborrada ospatuko dugu. Hemen klikatzen baduzue, Danborradari buruzko informazio gehiago izango duzue.

BAGERA...¡
GU ERE BAI¡
GU BETI POZEZ,
BETI ALAI

SEBASTIAN BAT BADA ZERUAN
DONOSTI(A) BAT BAKARRA MUNDUAN
(H)URA DA SANTUA
(E)TA (H)AU DA (H)ERRIA
(H)ORRA ZER DEN GURE DONOSTIA

(H)IRUTXULOKO
GAZTELUPEKO
JOXEMARITAR ZA(H)AR ETA GAZTE. (Berriz)

KALERIK KALE
DANBORRA JOAZ
UMORE ONA ZABALTZEN
(H)OR DI(H)OAZ
JOXE MARI¡

GAURTANDIK GERORA
PENAK ZOKORA
FESTARA¡
DANTZARA¡
DONOSTIARREI OI(H)U
EGITERA GATOZ
POZALDIZ
I(H)AUTERIAK DATOZ¡ (Berriz)

BAGERA...¡
GU ERE BAI¡
GU BETI POZEZ,
BETI ALAI