Zikoina from MargaGutierrez
Kaixo guztioi: Slidesharetik deskargatzeko sortzen ari diren arazoak direla eta, pixkanaka saiatuko naiz materiala Drivera igotzen eta karpetak partekatzen. Material zehatz bat behar baduzue eta deskargatzeko arazoak badituzue, utzi mezua iruzkinetan eta ahal dudanean bidaliko dizuet zuzenean.
2013-04-26
2013-04-25
UDABERRIA
"LOGOPEDIA EN ESPECIAL" blogean, (Rosa, Berta eta Ana sortzaileak dira), Udaberriko bingo hau ikusi dut. Nik, irudien izenak, euskeraz, gehitu ditut:
2013-04-24
2013-04-23
LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA - LIBURUAREN ASTEA
Gaur eskolan, Liburuaren eguna ospatu dugu, baina aste honetan zehar, jarduera ezberdinak antolatuta daude. Programa, aurreko sarrera batean duzue.
Lehendabizi eskola girotu dugu.
Arratsaldean, ikasle batzuen senideak urbildu dira eskolara irakurtzera: euskeraz, errumaniarrez, katalanez...
EUSKAL IDAZLEEN TXOKOA
Eskerrik asko antolatu duten irakasleei.
ANIMALIA BATI BURUZKO LAPBOOK
Lehenengo mailako tutoreek Animaliak gaia bukatu eta borobiltzeko, Lapbook bat egitea erabaki zuten. Ikasle bakoitzak aukeratu zuen animalia bat (ugaztun, arrain, intsektu, hegazti eta narrastien artean). Aurretik gidoi bat prestatu genuen eta denon laguntzarekin, poliki poliki lanak hasi dira prestatzen.
- Nolakoa den
- Bitxikeriak
- Non bizi den
- Nola mugitzen den
- Zer jaten duen
- Antzeko animaliak (irudiak)
Jarraian, Ramonek egindako Lapbooka ikusiko duzue. Berak "ZIKOINA"ri buruz egin du jarduera eta interesa azaldu du. Datorren astean, Haur Hezkuntzako talde batengana joango da eta erakutsiko die. Ramonek irudiak erabili ditu batez ere.
2013-04-22
2013-04-21
Suscribirse a:
Entradas (Atom)








